Hiria

San Diego, California

Datak

2027/06/28 - 2027/07/29

Adina

DBH 3. mailatik Batxilergoko 2. ikasturtera arte (18 urte)

Prezioa

5.695€ pertsona bakoitzeko

Ongi etorri San Diegora!

Programa hau ingeles maila hobetu nahi duten ikasleentzat dago pentsatuta: hilabete ahaztezina igaroko dute familia estatubatuar batekin, talde-jarduera ezberdinetan parte hartuz eta San Diego hiria ezagutuz. Harrera-familiak San Diego eskualdeko herrietan bizi dira. Programa honekin, ikasleek erabateko murgiltze-esperientzia biziko dute, 4 astez familia estatubatuar batekin bizita.

San Diegori buruz

San Diegori “Estatu Batuetako hiririk onena” esaten zaio, urte osoko tenperatura epelengatik, klima mediterraneoagatik eta kilometroetako hondartzengatik. Ozeano Barearen ertzean dago, Estatu Batuen hego-mendebaldeko izkinan. Los Angeles bi ordura dago iparraldera, eta Mexiko 20 minutura besterik ez hegoaldera. San Diegoko hirigunea San Diego badiako ur sakoneko portuan dago, Estatu Batuetako Armadarentzat funtsezkoa den portu batean. Mundu osoko turistak etortzen dira San Diegora San Diegoko Zoo ikusgarria, Sea World ur-parkea eta Safari Animalia Parkea ikustera.

INGELESA IKASI

ONDO PASA

LAGUNAK EGIN

FAMILIAREN PARTE IZAN