Hiriak

Boise

Datak

2027/06/28 - 2027/07/29

Adina

DBH 3. mailatik Batxilergoko 2. ikasturtera arte (18 urte)

Prezioa

4.595€ pertsona bakoitzeko

Murgiltze osoa familia amerikar batean!

Programa hau kultura amerikarra ezagutu nahi duten ikasleentzat dago pentsatuta: hilabete ahaztezina igaroko dute familia estatubatuar batekin bizitzen eta talde-jarduera ezberdinetan parte hartzen. Harrera-familiak Boise hirian eta inguruetan bizi dira. Programa honen abantaila familia amerikarrean 4 astez erabat murgiltzea da: ingelesa etengabe praktikatu ahal izango dute eta bizimodu amerikarrean integratu.

Toki honi buruz

Boise, Idahoko hiriburua eta hiririk handiena, Boise ibaiaren ertzean dago, estatuaren hego-mendebaldean. Mendi-magaletako aisialdi-aukeretatik hasi eta mundu mailako arte- eta kultura-esperientzietara, auzo bizietara eta hirigune oparora arte, Boisek denentzako zerbait du.

Boiseko eremu metropolitarrak, Treasure Valley izenez ere ezagunak, bost konderri hartzen ditu eta 749.202 biztanle ditu guztira: Idahoko eremu metropolitarrik populatuena da. Estatuko hiru hiririk handienak hartzen ditu: Boise, Nampa eta Meridian.

Boiseko erdigunea gune kulturala da, eta enpresa txiki askoren eta zenbait eraikin altuen egoitza. Inguruan denda eta jatetxe ugari daude. Erdigunean, 8th Street kaleak oinezkoentzako gunea du, terrazadun kafetegi eta jatetxeekin. Auzoak jatetxe, taberna eta tokiko denda ugari ditu. Bertan dago Euskal Blokea (Basque Block) ere, Boiseko euskal ondarearen erakusgarri.

INGELESA IKASI

ONDO PASA

LAGUNAK EGIN

FAMILIAREN PARTE IZAN