Ezagutu kultura amerikarra!
Programa hau Orion Emilyrekin ikasten duten eta kultura amerikarra ezagutu nahi duten ikasleentzat dago pentsatuta. Hilabete ahaztezina igaroko dute familia estatubatuar batekin bizitzen eta talde-jarduera ugaritan parte hartzen. Programa honen abantaila familia batean 4 astez erabat murgiltzea da: ingelesa etengabe praktikatu ahal izango dute eta bizimodu amerikarrean integratu. Familiak Laku Handien eskualdeko estatuetan bizi dira, Amerikako geografiaren ikur nagusietako batean, eta benetako esperientzia estatubatuarra eskaintzen dute. Programa hau aukeratzen duten ikasleak aste beteko udaleku batera ere joango dira.








