Estatuak

Illinois edo Ohio

Datak

2027/06/30 - 2027/08/01
2027/06/28 - 2027/07/29

Adina

DBH 3. mailatik Batxilergoko 2. ikasturtera arte (18 urte)

Prezioa

4.295€ pertsona bakoitzeko
4.995€ pertsona bakoitzeko (+ camp)

Ezagutu kultura amerikarra!

Programa hau kultura amerikarra ezagutu nahi duten ikasleentzat dago pentsatuta: hilabete ahaztezina igaroko dute familia estatubatuar batekin bizitzen eta talde-jarduera ugaritan parte hartzen. Programa honen abantaila familia batean 4 astez erabat murgiltzea da: ingelesa etengabe praktikatu ahal izango dute eta bizimodu amerikarrean integratu. Familiak Laku Handien eskualdeko estatuetan bizi dira, Amerikako geografiaren ikur nagusietako batean, eta benetako esperientzia estatubatuarra eskaintzen dute. Programa hau aukeratzen duten ikasleek aste beteko udaleku batera joateko aukera ere badute (izena ematean “+ camp” programa aukeratu behar dute).

INGELESA IKASI

ONDO PASA

LAGUNAK EGIN

FAMILIAREN PARTE IZAN